BIZI BARATZEA ( JAKOBA ERREKONDO)
23,00 €
Marca | ARGIA |
---|---|
Peso | 0,778 Kg |
BIZI BARATZEA, garaian garaikoa garaiz
Eskarmentu luzea du Jakoba
Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen Euskal Herriko
hainbat hedabidetan. ARGIAko orrialdeetan astero-astero dibulgazio lana
egiten 20 urte daramatza honetan, usurbildarrak baratzezaintzari buruzko jakintza bildu du "BIZI BARATZEA" liburuan.
Liburua atal labur askotan bananduta dago. Argibide orokorrak ematen
dira hasierako zatian; ondoren, kapitulu bana eskaintzen zaio 30etik
gora barazkiri. Bakoitza lantzeko lur mota eta sasoi egokiena, ur eta
argi beharra, izurriteez babesteko moduak, aldamenean eduki behar dituen
lagunak… Baratzean aritzeko behar den oinarrizko jakintza, 200 orrialde
inguruan bildua.
Nahitaezkoa zen obra hau, egilearen esanetan. Nahitaezkoa, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako. Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen den liburua da BIZI BARATZEA. Baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenetzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.
Argitaletxea: ARGIA FIRME
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2015
Deja un Comentario