BIZI BARATZEA ( JAKOBA ERREKONDO)

BIZI BARATZEA ( JAKOBA ERREKONDO)

23,00 €

Producto Disponible (1 En Stock) - (Imp. Incluidos)

MarcaARGIA
Peso0,778 Kg



BIZI BARATZEA, garaian garaikoa garaiz

Eskarmentu luzea du Jakoba Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan. ARGIAko orrialdeetan astero-astero dibulgazio lana egiten 20 urte daramatza honetan, usurbildarrak baratzezaintzari buruzko jakintza bildu du "BIZI BARATZEA" liburuan.

Liburua atal labur askotan bananduta dago. Argibide orokorrak ematen dira hasierako zatian; ondoren, kapitulu bana eskaintzen zaio 30etik gora barazkiri. Bakoitza lantzeko lur mota eta sasoi egokiena, ur eta argi beharra, izurriteez babesteko moduak, aldamenean eduki behar dituen lagunak… Baratzean aritzeko behar den oinarrizko jakintza, 200 orrialde inguruan bildua.

Nahitaezkoa zen obra hau, egilearen esanetan. Nahitaezkoa, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako. Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen den liburua da BIZI BARATZEA. Baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenetzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.

Argitaletxea: ARGIA FIRME

  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2015

Preguntas y comentarios destacados

Sé el primero en hacer una pregunta o comentario